XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

58 Mendizabal.
Alde batera bide honetan
barruak hartzen du pena
lagun bat hortxe lurperatu da
adiskide genduena,
berarentzako beste laguntza
badator hor ondorena
eta hauxen da gaur egunean
hemen egin litekena
bera hil da bainan bizirik dago
gu lagunon oroimena.

58 Otaño.
Egia da bai bizirik dago
lagunon oroimenean
gogoratuko degu jaietan
arabera guk lanean.

Baina naigabe hau nik unean
eukei arren barrenean
bizi gera ta oraindik ere
ez gaude okerrenean
guk ere joan beharko baidegu
garaia datorrenean.

58 Mendizabal.
Beraz lagun hau biziko zaigu
barruko oroimenean
naiz ta bihotza sarri aurkitu
penezko sentipenean
hemen denontzat bai dator txanda
heriotza degunean
gerta liteke gau beltzez eta
gerta laike egunean
bere ondoan sar gaitzatela
hori etortzen denean.